Esaldien Zuzenketa

1. Itxuraz, gorputz indartsua du laurogeita hamar urte izateko. Baina itxurakeria da soilik,
errealitatean asko kostatzen baitzaio ibilaldi txikiak egitea.
2. Zuek egun horretan zer egin pentsatzen ari zarete.
3. Maiderrek ez daki Saioak eta Ikerrek zergatik egin duten.
4. Bartzelonako jokalariei buruz hitz egiten du askotan.
5. Gela txukuntzeko esan diot, baina arrunt alferra da.
6. Hemen lan bat du, oso ona dena.
7. Ardoa edan dut, baita sagardoa ere.
8. Aurreko bisitaldian elkarrekin bazkaldu zuten. Senarrak oso dotore jantzia eta ilea moztuta
beste bat zirudien.
9. Unibertsitatean ikusi zaituztet gaur goizean.
10. Urtzi hemengo irakaslea da.
11. Libururik ekarri ez duela esan diot.
12. Mutilen lehengusinak ziren neska batzuk etorri ziren.
13. Irakasle egon da Ezkaba ikastetxean.
14. Irailaren 5ean hasi dugu ikasturtea.
15. Asko oroitzen naiz urte hartan ezagutu nuen mutilaz.
16. Bere helburua ez zen gezurra esatea, bere azken orduak pozik pasatzea baizik.
17. Donostiatik Bizkaira berrogeita hamar kilometro daude.
18. Euskaraz hitz egiten ahaztu zaio.
19. Hura beti besteez baliatzen da nahi duena lortzeko.
20. Oso pinpirina denez aurpegia egunero apaintzen du, begiak urdin argiz eta ezpainak gorri
ilunez.
21. Mirari gauzak ongi egin ez zituela pentsatzen ari zen.
22. Mikelek bazuen lagun bat unibertsitateko langilea zena.
23. Aita gaixorik dago, ospitalean.
24. Gaur ez dut batere asmatzen, astelehena izaki, ez dago gauzak zuzenki egiteko modurik!
25. Bere itxurari ez zion garrantzi handirik ematen. Beraz, logikoa denez, amonak
arduragabetasun honen kontra egin behar zuen.
26. Urtzi etxean dago.
27. Merkatuan ogia erosi eta berehala joanen naiz etxera, lasai egon.
28. Zuk betiko legez gauzak gaizki azaltzen! Horrela ez dago deus ere egiterik hemen!
29. Deus ez egitea eta esperoan gelditzea hobe ez ote delakoan nago.
30. Sobera lan duela ere esan du.
31. Ez doa eta ez du joaten uzten.
32. Nire irudimeneko oporretan askoz hobeki gaude klasean baino.
33. Mirenek gauzak zuzen egiteko aukera du.
34. Franko izorratuak daude, baina ez ditugu botako.
35. Jakin izan banu ez nintzateke herrira joan izanen!
36. Ariketa horiek klasean landu ditzakegu, ongi ikasi arte.
37. Nekaturik zeudela eta ez zirela etorriko ere esan zuten.



No hay comentarios:

Publicar un comentario