Talde Lana

BIDEOAREN TESTUA EUSKALKIAN ETA BATUAN PARATUA
EUSKALKIA (ONDARRUTARRA):
Aupa ni Antxon na, Ondarrutarra. Da bueno ba Ondarrun ingurun berba engotzuet. Ondarru herri arrantzale bata, Bizkaiko kostan (erlatiboa) kokatuterana, Mutrikun albun da, Bizkaixan da Gipuzkun artin, bañe Bizkaxera. Gutakau ba euskalki propixu da oso zarra eta aberatsa. Ba Ondarru beti ixanda herri euskaldun bat, herri arrantzali eta euskaldune, eta ba, bai euskeri jazarritxe euanin eta gaur eun be, bardin bardin segi etxenda berbetan. Euskal Herriko herririk euskalduntasun...osea euskeri gexen berba etxendan herrixera, kale neurketin arabera, %93,6 portzientuaz, bimilleta amaikeko kale neurketan arabera. Hori oso pozgarrixera ondarrutar guztixontzako, hainbat eta hainbat urtez ahoz trasmitiuran geure euskalkixe oso inddartsuralako (kausazkoa) herrixan. Ondarru berezixera ze eztakau...e...ezta....,osea, bizkaierire ixatez guk etxendouen berbeti, bañe ezta bizkaiera bizkaieri, (konparaziozkoa) da bizkaieri bañe geure ezaugari propixukin eta...berba desberdiñatakau.

Adibidez, zambru. Zambrure ba Ondarrun, mendire eta jundakun (denborazkoa), igual e...makilla bat hartu eta holan... (moduzkoa)fsssh...etxen daben...ataten daben zaati...fsssh...ataten daben zaati, hoxera...ba, zambru. Gero bebai beste berba bat: ixkiri. Ixkirire...langostiño txikixe (barrez hasten da), itxosuko arrain bat, bueno da holan mille adibide, beste...esaera zarrak eta be baakauz, hainbat berba, berezixatizenak eta bakarrik Ondarrun esaten douenak, da, ba hori gutzat poztekure, zelan euskeri, batezbe geure euskalkixe zelan manteniuran urtin zir eta bihurture, azkanin egunerokotasunin ibiltxen douen gauza bat, da ikustendou beste euskaldun ero herri euskaldunetan, zelan euskeri geruata gitxia berba etxendan(erlatibozkoa) ero galtzendun eta, ba...ordea,(aurkaritza) Ondarrun jente piyuk etxendau euskeraz berba eta eunin eta eunin...e...bai etorkiñak eta bai bertako jentik...ba...danok ikastendou ondarrutar eta danok etxendou ondarrutar berba...ta bueno...eztai ze gexa esan.

Bueno guk Ondarrun...e...kriston...e...osea, euskerin aldetik...e...oso ondogabiz, ba hoixe, esan douen morun populaziñoin ixe-ixe ehuneko ehunak euskeraz berba etxendabelako, (kausazkoa) bueno euskeraz dakixelako da berba etxenda gañetik, ez bakarrik jakin. Bañe (aurkaritza) egoeri, orokirrin, bai EAE-n eta Euskal Herixan, kezkatzekure da penagarrixera. EAE-n gobernutik eta istituziñoitxatik biar asko eindde euskerin alde, bañe, beste leko batzutan, adibidez Naparrun, hiru eremu esistiutendi eta iparraldin euskeraz etxenda bañe erdialdin eta hegoaldin kasi ezta euskeraik etxen (konparaziozkoa), ba oso gitxi...eta...adibidez, Iparralden euskeri ezta legala, osea ezta ofiziala, ezta ez koofiziala bez eta ordun ba horrek arazo handixak ekartendau euskerin trasmiziñoin eta euskerin erabilleran, eta etorkizunai beire be oztopo bat ixan leike, ezparou eraikitxen geure Euskal Herrixe aski eta sozialisti...eta bertan euskeri hizkuntza ofizial bakarra ixati, ze bestelanik, bai, eongora herrixetan(kontsekutiboa) eta berba etxen ezpara (baldintzazkoa)nik usteot euskeri galdu engorala (erlatibozkoa)

 Len, laurogeigarren hamarkadan...Eusko Jaurlaritzak eta einban biarra morun, da bai beste erakunde batzuk, adibidez euskaltzaindiak eta...ta bueno, eskola publikutatik be lan asko eindde euskerin alde, ba einbiranara Euskal Herri osun, ez bakarrik EAE-n, Euskal Herri osun euskeraz berba etxi eta eskoletan eta...ba bakarrik euskeraz erakusti...D eredu; ze bestelaik  (kontsekutiboa)euskeri, galdu ezta eingo, bañe (aurkaritzakoa) ezta ixango hizkuntza bat...ba...osea, beti hizkuntza gutxitu bat ixangora, beran...e...arazukin, ba diglosia egoeran gazteleriaz eta frantsesaz eta arazo bat da hori gutzat.

Bueno, Araban, Naparruko hegoaldin baño egoeri hobire, ze adibidez, bai esangoneuke Naparruko hegoaldin eztala etxen ixe (erlatibozkoa) eta, adibidez Araban, ba bueno, istituziñoitxatik be biar asko einddanez, Araba Euskaraz da Autonomia Erkideguranez,(kontsekutiboa)ba hori ikustenda ba...zelan Araban, euskeraz gerua ta gexa etxendan. (erlatibozkoa). Ondiokan e...biar askora etxeko, ondiokan jente gitxirek etxendau euskeraz berba, bañe (aurkaritza) bueno eunez eun geruata jente gexara ez? Ta (emendiozkoa) nik e...arazo nausixena ikustendot euskeri koofiziala eztan lekutan, adibidez Naparruko hegoaldin da erdialdin da Iparralden. Iparralden egoeri kritikure euskerin ingurun, estatu inperialista frantsesak beran eredu zentralista horreaz, ba...iparraldiauke laata ba azkanengoko kaka zarra morun, euskeri ezta ofiziala ez ixe, ikastolak eztauke launtzaik eta euskeri oso jente gitxirek etxendau berba eta gaztitan geruata gitxia; zarrak bai, ba hor...e...hiruroi urte gorakuk bai etxendabe euskeraz, bañe gaztik...e...trasmiziñoi emoteko beste...ero euskeri bermatzeko beste eztabe etxen berba, da...hori penagarrixera da aldatu enbire, hori aldatu enbire nahibarou benetan Euskal Herri euskaldun bat eraiki.

ITZULPENA (BATUERA):
Aupa, ni Antxon naiz, ondarrutarra. Eta bueno...ba Ondarruren inguruan hitz egingo dizuet. Ondarru herri arrantzale bat da, Bizkaiko kostaldean kokatuta dagoena, Mutriku alboan dago, Bizkaia eta Gipuzkoa artean, baina Bizkaia da. Guk euskalki propioa, oso zaharra eta aberatsa daukagu. Ba...Ondarru beti izan da herri euskaldun bat, herri arrantzale eta euskalduna, eta, bai euskara jazarrita zegoenean zein gaur egun, berdin jarraitzen da hitz egiten. Euskal Herriko herririk euskalduntasun...zera, euskara gehien egiten den herria da, kale neurketaren arabera: %93,6, 2011ko kale neurketaren arabera. Hori, oso pozgarria da ondarrutar guztiontzako, hainbat eta hainbat urtez ahoz transmititu den gure euskalkia oso indartsua delako herrian (kausazkoa). Ondarru berezia da, ez daukagu...e...ez da...zera, bizkaiera da izatez guk egiten dugun hizkera, baina ez da bizkaiera-bizkaiera (konparaziozkoa); bizkaiera da, baina nahastuta, gure ezaugarri propioekin eta hitz desberdinekin.

Adibidez, “zambru”. “Zambru” da...ba Ondarrun, mendira joatean, ba...makila bat hartu eta hola...fsssh...ateratzen duen zarata, ba...hori da, “zambru”. Gero, badago beste hitz bat: “ixkiri”. “Ixkiri” da...“langostiño” txikia (barrez hasten da), itsasoko arrain bat, bueno eta horrela mila adibide, beste esaera zahar eta badauzkagu, hainbat hitz bereziak direnak eta bakarrik Ondarrun esaten ditugunak, eta ba...hori guretzako poztekoa da, nola euskara, batez ere gure euskalkia, nola mantendu den urteetan zehar, eta bihurtu da, azkenean, egunerokotasunean erabiltzen dugun gauza bat. Eta ikusten ditugu beste euskaldun edo herri euskaldunetan, euskara gero eta gutxiago hitz egiten dela (erlatibozkoa)edo galtzen doan. Ordea, Ondarrun, jende askok egiten du euskaraz eta egunik egun...e...etorkin eta bertako jendeak denok ikasten dugu ondarrutar eta denok hitz egiten dugu ondarrutar...eta ez dakit zer gehiago esan.

Bueno, guk Ondarrun....e...kristoren...e...zera, euskararen aldetik oso ondo gabiltza, ba hori, esan dugun moduan populazioaren ia-ia ehuneko ehunak egiten duelako (kausazkoa) euskaraz, bueno euskaraz dakitelako eta gainera hitz egiten delako, ez bakarrik jakin. Baina, egoera, orokorrean, bai EAE-n eta Euskal Herrian kezkatzekoa da, penagarria. EAE-n, instituzioetatik  lan asko egin da euskararen alde, baina beste leku batzuetan...adibidez Nafarroan, hiru eremu daude: iparraldean euskaraz egiten da, baina (aurkaritza/konparaziozkoa) erdialdean eta hegoaldean ia ez da euskararik egiten, ba oso gutxi...eta adibidez iparralden, euskara ez da legala, ez da ofiziala, ez da ez koofiziala ere ez eta orduan...ba...horrek arazo handiak ekartzen ditu euskararen transmisioan eta euskararen erabileran, eta etorkizunari begira ere oztopo bat izan daiteke, ez badugu gure Euskal Herri aske eta sozialista eraikitzen...eta bertan euskara hizkuntza ofizial bakarra izatea lortzen, horrela, herrietan euskaraz hitz egingo da (konsekutiboa)...baina nik uste dut, euskara galdu egingo dela (erlatibozkoa), euskara, hitz egiten ez bada (baldintzazkoa), galdu egingo da. Lehen, laurogeigarren hamarkadan...Eusko Jaurlaritzak eta baita beste erakunde batzuk egin zuten lana, adibidez Euskaltzaindiak, handia izan zen. Baita ere, eskola publikoetatik lan asko egin da euskararen alde...Ba egin behar dena da, Euskal Herri osoan, ez bakarrik EAE-n, Euskal Herri osoan euskaraz hitz egitea eta eskoletan bakarrik euskara irakastea...D eredua azken finean,...bestela,euskara, ez da galduko,(kontsekutiboa) baina (aurkaritzakoa), beti hizkuntza gutxitu bat izango da, bere...e...arazoekin, ba gaztelaniarekin eta frantsesarekin diglosia egoeran egotea...eta hori guretzako arazo bat da.

Araban, Nafarroako hegoaldean baino egoera hobea da, adibidez, esango nuke, Nafarroako iparraldean asko hitz egiten dela (erlatibozkoa) euskaraz, erdialdean ez horrenbeste eta hegoaldean ez da deus egiten...eta adibidez, Araban, ba bueno...instituzioetatik lan asko egin denez, Araba euskaraz...eta Autonomia Erkidegoa denez,(kontsekutiboa) ba ikusten da, nola Araban euskara gehiago egiten dela...oraindik, lan asko dago egiteko, oraindik jende gutxik egiten du euskaraz, baina bueno egunik egun gero eta jende gehiago dago ez? Eta nik...e...arazo nagusia ikusten dut euskara koofiziala den lekuetan, adibidez Nafarroako erdialdean eta hegoaldean eta Iparralden. Iparralden, egoera kritikoa da, euskararen inguruan, estatu inperialista frantsesak bere eredu zentralista horrekin...ba...Iparralde alde batera uzten du...azken kaka zaharra balitz bezala. Euskara ez da ez ofiziala ez ezer, ikastolek ez daukate laguntzarik eta euskara jende gutxik hitz egiten du eta gazteen artean gero eta gutxiago, zaharrek egiten dute euskaraz, ba...hirurogei urtetik gorakoek, baina transmisioa emateko bezain...edo...euskara bermatzeko bezainbeste ez dute egiten, eta hori penagarria da, aldatu egin behar da, aldatu egin behar da Euskal Herri euskaldun bat nahi badugu.


PERPAUSAK ETA ADITZAK

                                                      PERPAUSAK
Aupa ni Antxon na, Ondarrutarra. Da bueno ba Ondarrun ingurun berba engotzuet. Ondarru herri arrantzale bata, Bizkaiko kostan kokatuterana, Mutrikun albun da, Bizkaixan da Gipuzkun artin, bañe Bizkaxera. Gutakau ba euskalki propixu da oso zarra eta aberatsa. Ba Ondarru beti ixanda herri euskaldun bat, herri arrantzali eta euskaldune, eta (emendiozkoa)ba, bai euskeri jazarritxe euanin eta gaur eun be, bardin bardin segi etxenda berbetan. Euskal Herriko herririk euskalduntasun...osea euskeri gexen berba etxendan herrixera, kale neurketin arabera, %93,6 portzientuaz, bimilleta amaikeko kale neurketan arabera. Hori oso pozgarrixera ondarrutar guztixontzako, hainbat eta hainbat urtez ahoz trasmitiuran geure euskalkixe oso inddartsuralako (kausazkoa) herrixan. Ondarru berezixera ze eztakau...e...ezta....,osea, bizkaierire ixatez guk etxendouen berbeti, bañe ezta bizkaiera bizkaieri, (konparaziozkoa) da bizkaieri bañe geure ezaugari propixukin eta...berba desberdiñatakau.

Adibidez, zambru. Zambrure ba Ondarrun, mendire eta jundakun (denborazkoa), igual e...makilla bat hartu eta holan... (moduzkoa)fsssh...etxen daben...ataten daben zaati...fsssh...ataten daben zaati, hoxera...ba, zambru. Gero bebai beste berba bat: ixkiri. Ixkirire...langostiño txikixe (barrez hasten da), itxosuko arrain bat, bueno da holan mille adibide, beste...esaera zarrak eta be baakauz, hainbat berba, berezixatizenak eta bakarrik Ondarrun esaten douenak, da, ba hori gutzat poztekure, zelan euskeri, batezbe geure euskalkixe zelan manteniuran urtin zir eta bihurture, azkanin egunerokotasunin ibiltxen douen gauza bat, da ikustendou beste euskaldun ero herri euskaldunetan, zelan euskeri geruata gitxia berba etxendan(erlatibozkoa) ero galtzendun eta, ba...ordea,(aurkaritza) Ondarrun jente piyuk etxendau euskeraz berba eta eunin eta eunin...e...bai etorkiñak eta bai bertako jentik...ba...danok ikastendou ondarrutar eta danok etxendou ondarrutar berba...ta bueno...eztai ze gexa esan.

Bueno guk Ondarrun...e...kriston...e...osea, euskerin aldetik...e...oso ondogabiz, ba hoixe, esan douen morun populaziñoin ixe-ixe ehuneko ehunak euskeraz berba etxendabelako, (kausazkoa) bueno euskeraz dakixelako da berba etxenda gañetik, ez bakarrik jakin. Bañe (aurkaritza) egoeri, orokirrin, bai EAE-n eta Euskal Herixan, kezkatzekure da penagarrixera. EAE-n gobernutik eta istituziñoitxatik biar asko eindde euskerin alde, bañe, beste leko batzutan, adibidez Naparrun, hiru eremu esistiutendi eta iparraldin euskeraz etxenda bañe erdialdin eta hegoaldin kasi ezta euskeraik etxen (konparaziozkoa), ba oso gitxi...eta...adibidez, Iparralden euskeri ezta legala, osea ezta ofiziala, ezta ez koofiziala bez eta ordun ba horrek arazo handixak ekartendau euskerin trasmiziñoin eta euskerin erabilleran, eta etorkizunai beire be oztopo bat ixan leike, ezparou eraikitxen geure Euskal Herrixe aski eta sozialisti...eta bertan euskeri hizkuntza ofizial bakarra ixati, ze bestelanik, bai, eongora herrixetan(kontsekutiboa) eta berba etxen ezpara (baldintzazkoa)nik usteot euskeri galdu engorala (erlatibozkoa)

 Len, laurogeigarren hamarkadan...Eusko Jaurlaritzak eta einban biarra morun, da bai beste erakunde batzuk, adibidez euskaltzaindiak eta...ta bueno, eskola publikutatik be lan asko eindde euskerin alde, ba einbiranara Euskal Herri osun, ez bakarrik EAE-n, Euskal Herri osun euskeraz berba etxi eta eskoletan eta...ba bakarrik euskeraz erakusti...D eredu; ze bestelaik  (kontsekutiboa)euskeri, galdu ezta eingo, bañe (aurkaritzakoa) ezta ixango hizkuntza bat...ba...osea, beti hizkuntza gutxitu bat ixangora, beran...e...arazukin, ba diglosia egoeran gazteleriaz eta frantsesaz eta arazo bat da hori gutzat.

Bueno, Araban, Naparruko hegoaldin baño egoeri hobire, ze adibidez, bai esangoneuke Naparruko hegoaldin eztala etxen ixe (erlatibozkoa) eta, adibidez Araban, ba bueno, istituziñoitxatik be biar asko einddanez, Araba Euskaraz da Autonomia Erkideguranez,(kontsekutiboa)ba hori ikustenda ba...zelan Araban, euskeraz gerua ta gexa etxendan. (erlatibozkoa). Ondiokan e...biar askora etxeko, ondiokan jente gitxirek etxendau euskeraz berba, bañe (aurkaritza) bueno eunez eun geruata jente gexara ez? Ta (emendiozkoa) nik e...arazo nausixena ikustendot euskeri koofiziala eztan lekutan, adibidez Naparruko hegoaldin da erdialdin da Iparralden. Iparralden egoeri kritikure euskerin ingurun, estatu inperialista frantsesak beran eredu zentralista horreaz, ba...iparraldiauke laata ba azkanengoko kaka zarra morun, euskeri ezta ofiziala ez ixe, ikastolak eztauke launtzaik eta euskeri oso jente gitxirek etxendau berba eta gaztitan geruata gitxia; zarrak bai, ba hor...e...hiruroi urte gorakuk bai etxendabe euskeraz, bañe gaztik...e...trasmiziñoi emoteko beste...ero euskeri bermatzeko (helburuzkoa) beste eztabe etxen berba, da...hori penagarrixera da aldatu enbire, hori aldatu enbire nahibarou benetan Euskal Herri euskaldun bat eraiki (kontsekutiboa).


ADITZAK
Aupa, ni Antxon naiz, ondarrutarra. Eta bueno...ba Ondarruren inguruan hitz egingo dizuet. Ondarru herri arrantzale bat da, Bizkaiko kostaldean kokatuta dagoena, Mutriku alboan dago, Bizkaia eta Gipuzkoa artean, baina Bizkaia da. Guk euskalki propioa, oso zaharra eta aberatsa daukagu. Ba...Ondarru beti izan da herri euskaldun bat, herri arrantzale eta euskalduna, eta, bai euskara jazarrita zegoenean zein gaur egun, berdin jarraitzen da hitz egiten. Euskal Herriko herririk euskalduntasun...zera, euskara gehien egiten den herria da, kale neurketaren arabera: %93,6, 2011ko kale neurketaren arabera. Hori, oso pozgarria da ondarrutar guztiontzako, hainbat eta hainbat urtez ahoz transmititu den gure euskalkia oso indartsua delako herrian (kausazkoa). Ondarru berezia da, ez daukagu...e...ez da...zera, bizkaiera da izatez guk egiten dugun hizkera, baina ez da bizkaiera-bizkaiera (konparaziozkoa); bizkaiera da, baina nahastuta, gure ezaugarri propioekin eta hitz desberdinekin.
Antxon Naiz….. nintzen …. Banintz ….. nintzateke
Arrantzale bat da…. Zen …. Balitz …. Litzake
Hitz egingo dizuet …. Nizuen …. Banizue …. nizueke
Aberatsa daukagu…. Geneukagun….. bagenuke…. genukete
Alboan dago …. Zegoen …. Balego …. legoke
Jazarrita zegoen…. Dago … balego …. Legoke
Ez daukagu …. Geneukagun …. Bagenuke …. genukete

Adibidez, “zambru”. “Zambru” da...ba Ondarrun, mendira joatean, ba...makila bat hartu eta hola...fsssh...ateratzen duen zarata, ba...hori da, “zambru”. Gero, badago beste hitz bat: “ixkiri”. “Ixkiri” da...“langostiño” txikia (barrez hasten da), itsasoko arrain bat, bueno eta horrela mila adibide, beste esaera zahar eta badauzkagu, hainbat hitz bereziak direnak eta bakarrik Ondarrun esaten ditugunak, eta ba...hori guretzako poztekoa da, nola euskara, batez ere gure euskalkia, nola mantendu den urteetan zehar, eta bihurtu da, azkenean, egunerokotasunean erabiltzen dugun gauza bat. Eta ikusten ditugu beste euskaldun edo herri euskaldunetan, euskara gero eta gutxiago hitz egiten dela (erlatibozkoa)edo galtzen doan. Ordea, Ondarrun, jende askok egiten du euskaraz eta egunik egun...e...etorkin eta bertako jendeak denok ikasten dugu ondarrutar eta denok hitz egiten dugu ondarrutar...eta ez dakit zer gehiago esan.
Ba… hori da ..… zen …. Balitz …. Litzateke…dadin
Badago …. Dago…. Zegoen …. Balego …. Legoke…dadin
Badauzkagu….. bagenituen…. bagenitu…. genituzke …. ditzagun
Esaten ditugunak…. Ditugu…. Genituen ….bagenitu ….genituzke…ditzagun
Ez dakit…. Nekien …. Baneki…. Nekike… dezadan
Ikasten dugu…genuen…bagenu…genuke….dezagun
Hitz egiten dugu…genuen…bagenu…genuke…dezagun.
Mantendu da…zen…balitz…litzateke…dadin

Bueno, guk Ondarrun....e...kristoren...e...zera, euskararen aldetik oso ondo gabiltza, ba hori, esan dugun moduan populazioaren ia-ia ehuneko ehunak egiten duelako (kausazkoa) euskaraz, bueno euskaraz dakitelako eta gainera hitz egiten delako, ez bakarrik jakin. Baina, egoera, orokorrean, bai EAE-n eta Euskal Herrian kezkatzekoa da, penagarria. EAE-n, instituzioetatik  lan asko egin da euskararen alde, baina beste leku batzuetan...adibidez Nafarroan, hiru eremu daude: iparraldean euskaraz egiten da, baina (aurkaritza/konparaziozkoa) erdialdean eta hegoaldean ia ez da euskararik egiten, ba oso gutxi...eta adibidez iparralden, euskara ez da legala, ez da ofiziala, ez da ez koofiziala ere ez eta orduan...ba...horrek arazo handiak ekartzen ditu euskararen transmisioan eta euskararen erabileran, eta etorkizunari begira ere oztopo bat izan daiteke, ez badugu gure Euskal Herri aske eta sozialista eraikitzen...eta bertan euskara
Egiten du…. Zuen…. Balu…. Luke…dezaten
Esan dugu….genuen…bagenu…genuke…dezagun
Dakite…. Zekiten…. Balekite….lukete…dezaten
Kezkatzekoa da…. Zen…. Balitz ….. litzake…dadin
Eremu daude…. Zeuden…. Baleude…. Leudeke…daitezen
Ekartzen ditu….. zituen ….. balitu ….. lituzke…ditzan
Ez badugu…. dugu…. Genuen…. Bagenu…. Genuke….dezagun
Izan daiteke…zitekeen…baliteke…litzateke….dadin

hizkuntza ofizial bakarra izatea lortzen, horrela, herrietan euskaraz hitz egingo da (konsekutiboa)...baina nik uste dut, euskara galdu egingo dela (erlatibozkoa), euskara, hitz egiten ez bada (baldintzazkoa), galdu egingo da. Lehen, laurogeigarren hamarkadan...Eusko Jaurlaritzak eta baita beste erakunde batzuk egin zuten lana, adibidez Euskaltzaindiak, handia izan zen. Baita ere, eskola publikoetatik lan asko egin da euskararen alde...Ba egin behar dena da, Euskal Herri osoan, ez bakarrik EAE-n, Euskal Herri osoan euskaraz hitz egitea eta eskoletan bakarrik euskara irakastea...D eredua azken finean,...bestela,euskara, ez da galduko,(kontsekutiboa) baina (aurkaritzakoa), beti hizkuntza gutxitu bat izango da, bere...e...arazoekin, ba gaztelaniarekin eta frantsesarekin diglosia egoeran egotea...eta hori guretzako arazo bat da.
Uste dut…. Nuen…. Banu…..nuke…dezadan
Galdu egingo da…. Zen…. Balitz …. Litzateke…dadin
Egin zuten…. Dute …. Balute …. Lukete...dezaten
Egingo da…zen…balitz…litzateke…dadin
Araban, Nafarroako hegoaldean baino egoera hobea da, adibidez, esango nuke, Nafarroako iparraldean asko hitz egiten dela (erlatibozkoa) euskaraz, erdialdean ez horrenbeste eta hegoaldean ez da deus egiten...eta adibidez, Araban, ba bueno...instituzioetatik lan asko egin denez, Araba euskaraz...eta Autonomia Erkidegoa denez,(kontsekutiboa) ba ikusten da, nola Araban euskara gehiago egiten dela...oraindik, lan asko dago egiteko, oraindik jende gutxik egiten du euskaraz, baina bueno egunik egun gero eta jende gehiago dago ez? Eta nik...e...arazo nagusia ikusten dut euskara koofiziala den lekuetan, adibidez Nafarroako erdialdean eta hegoaldean eta Iparralden. Iparralden, egoera kritikoa da, euskararen inguruan, estatu inperialista frantsesak bere eredu zentralista horrekin...ba...Iparralde alde batera uzten du...azken kaka zaharra balitz bezala. Euskara ez da ez ofiziala ez ezer, ikastolek ez daukate laguntzarik eta euskara jende gutxik hitz egiten du eta gazteen artean gero eta gutxiago, zaharrek egiten dute euskaraz, ba...hirurogei urtetik gorakoek, baina transmisioa emateko bezain...edo...euskara bermatzeko bezainbeste ez dute egiten, eta hori penagarria da, aldatu egin behar da, aldatu egin behar da Euskal Herri euskaldun bat nahi badugu.
Egiten du… zuen…. Balu…. Luke….dezan
Lan asko dago…. Zegoen…. Balego…. Legoke…..dadin
Ikusten dut… nuen …. Banu…. Nuke….dezadan
Kaka balitz…. Da…. Zen …. Balitz…. Litzateke…dadin
Uzten du,,,zuen…balu….luke…dezan
Egiten dute…. Zuten…. Balute…. Lukete…dezaten
Da….zen…balitz…litzateke….dadin


ALDERDI DIALEKTOLOGIKO ETA SOZIOLINGUISTIKOAREN AZTERTZEA

Testuan ageri den euskalkia azterturik argi ikus dezakegu euskara batuarekiko dituen ezberdintasunak. Biak ere hizkuntza berdina diren arren, aldaketa handiak ematen dira. Geografikoki nahiko hurbil daude baina historian eman diren gertaerak direla eta euskarak bide ezberdinak hartu ditu.
Hau Nafarroak eta Bizkaiak dituzten kokaeraren inguruan esan dezakegu. Baina, Bizkaian bertako herrietan ere, aldaerak oso nabarmenak dira:
Euskara  ondarrutarra oso euskara berezia da. Bizkaieraren barruan kokatzen da baina azpi-euskalki bezala, bizkaiera ofizialetik urrundu egiten baita. Bitxia da, Euskal Herrian herri  batetik bestera euskalkia zenbat aldatu daitekeen, hauek bata bestearen ondoan egon arren. Euskalki honek hainbat silaba “irentsi” egiten ditu, bizkorrago hitz egitea ahalbidetuz. Baina honen ondorioz euskara batua hitz egin edo ikasi duenari nahiko kostako zaio ulertzea. Hau jende zaharrarekin gertatzen da gehien bat, euskara zarratuago batean hitz egiten baitute.
Ikusi dugu euskara ezberdinen artean aldaerak daudela, batuaren eta nafar euskalkien artean eta bai bizkaitarraren eta azpi-euskalki bizkaitarren artean. Euskara batutik euskalki nafarretara ez da hainbesteko aldaketarik ematen, euskalki bizkaitarren kasuan berriz aldaketa izugarriak ematen dira.



Hitz elkarketaren adibide asko daude testuan, hona hemen adierazgarri diren batzuk:
            -Engotzuet: Egingo dizuet.
            -Trasmitiuran: Transmititu den.
            -Etxendouen: Egiten dugun.
            - Ikastendou: Ikasten dugu.
Hitz propioak baditu Ondarrutarrak eta testuan bi azaltzen zaizkigu:
            - Zambru: Makilak egiten duen soinua (fhsssss).
            - Ixkiri: Langostino txikia.
Hitz ezberdinak ditu Ondarrutarrak euskara batuarekin alderatuaz. Hona hemen adibide batzuk:
            - Etxen: egiten.
            - Berba: Hitz-egin.
            - Jazarritxe euanin: Jazarrita zegoenean.
            - Ixe-ixe: Ia-ia.


HIZTEGIA ETA EDUKIA
Testua euskaraz idatzita dago. Bizkaiko euskalkian, zehazkiago Ondarrun aurki dezakegun aldaeran. Euskera-mailari erreparatuz, hiztegi landua dagoela ikus daiteke. Hots, egituratua dago eta euskarak bere hartzen dituen hitzez osatua da.
Egiturari erreparatuz, ahoz igorritako informazioa denez, ezingo genuke paragrafoetan zatitu. Horregatik orri batean idazterakoan, honek egituraketa bat behar du. Hainbat antolatzaile darabiltza igorleak bere hitzaldian; adibideak helarazteko, hitzaldiari sarrera emateko, ideiak antolatzeko, aurkaritza adierazteko, ideiak gehitzeko.
           
Adibidez
Bueno, guk Ondarrun....e...kristoren...e...zera, euskararen aldetik oso ondo gabiltza, ba hori, esan dugun moduan populazioaren ia-ia ehuneko ehunak egiten duelako (kausazkoa) euskaraz, bueno euskaraz dakitelako eta gainera hitz egiten delako, ez bakarrik jakin. Baina, egoera, orokorrean, bai EAE-n eta Euskal Herrian kezkatzekoa da, penagarria. EAE-n, instituzioetatik  lan asko egin da euskararen alde, baina beste leku batzuetan...adibidez Nafarroan, hiru eremu daude: iparraldean euskaraz egiten da, baina (aurkaritza/konparaziozkoa) erdialdean eta hegoaldean ia ez da euskararik egiten.
Esaldiak orokorrean ez dira oso konplexuak edo korapilatsuak. Hauen arteko loturak emendiozko, nahiz aurkaritzako antolatzailek bermatzen dituztelarik. Hitzen tartean, hitz egitean ohikoa den bezala, ideiak antolatzen gabiltzanean “ba…” “ee..” bezalako esapideak agertzen dira etengabe.
           
Esaldi barnean dauden loturen adibideak:
Ondarrun esaten ditugunak, eta ba...hori guretzako poztekoa da, nola euskara, batez ere gure euskalkia, nola mantendu den urteetan zehar, eta bihurtu da, azkenean, egunerokotasunean erabiltzen dugun gauza bat. Eta ikusten ditugu beste euskaldun edo herri euskaldunetan, euskara gero eta gutxiago hitz egiten dela (erlatibozkoa )edo galtzen doan. Ordea, Ondarrun, jende askok egiten du euskaraz eta egunik egun...e...etorkin eta bertako jendeak denok ikasten dugu ondarrutar eta denok hitz egiten dugu ondarrutar...eta ez dakit zer gehiago esan.

            Hitzak korapilatu eta hitzaldian hutsunean daudenean, hona hemen adierazle diren adibideak:

Araban euskara gehiago egiten dela...oraindik, lan asko dago egiteko, oraindik jende gutxik egiten du euskaraz, baina bueno egunik egun gero eta jende gehiago dago ez? Eta nik...e...arazo nagusia ikusten dut euskara koofiziala den lekuetan, adibidez Nafarroako erdialdean eta hegoaldean eta Iparralden. Iparralden, egoera kritikoa da, euskararen inguruan, estatu inperialista frantsesak bere eredu zentralista horrekin...ba...Iparralde alde batera uzten du...azken kaka zaharra balitz bezala. Euskara ez da ez ofiziala ez ezer, ikastolek ez daukate laguntzarik eta euskara jende gutxik hitz egiten du eta gazteen artean gero eta gutxiago, zaharrek egiten dute euskaraz, ba...hirurogei urtetik gorakoek, baina transmisioa emateko bezain...edo...euskara bermatzeko bezainbeste ez dute egiten, eta hori penagarria da, aldatu egin behar da, aldatu egin behar da Euskal Herri euskaldun bat nahi badugu.

Hitzaldia Ondarrutarrez igorrita dagoenez, euskalki horrek adierazgarri dituen hainbat hitz, esamolde eta hitz-elkarketa aurki ditzakegu. Euskara batura itzultzekotan, hauek aldazen dira eta ez dira nabarmentzen. Euskalki honek hainbat elkarketa egiteko joera duela ikus daite; aditzetan batez ere. Hitzak elkartzekotan, bokalak elkartuz lortzen da elkartze hori gehienetan.
           

Hona hemen Ondarrutar euskalkiaren adierazleak eta itzulpenean agertzen zaizkigun ezberdintasunak:

ONDARRUTARREZ:
Adibidez, zambru. Zambrure ba Ondarrun, mendire eta jundakun (denborazkoa), igual e...makilla bat hartu eta holan... (moduzkoa)fsssh...etxen daben...ataten daben zaati...fsssh...ataten daben zaati, hoxera...ba, zambru. Gero bebai beste berba bat: ixkiri. Ixkirire...langostiño txikixe (barrez hasten da), itxosuko arrain bat, bueno da holan mille adibide, beste...esaera zarrak eta be baakauz, hainbat berba, berezixatizenak eta bakarrik Ondarrun esaten douenak, da, ba hori gutzat poztekure, zelan euskeri, batezbe geure euskalkixe zelan manteniuran urtin zir eta bihurture, azkanin egunerokotasunin ibiltxen douen gauza bat, da ikustendou beste euskaldun ero herri euskaldunetan, zelan euskeri geruata gitxia berba etxendan(erlatibozkoa) ero galtzendun eta, ba...ordea,(aurkaritza) Ondarrun jente piyuk etxendau euskeraz berba eta eunin eta eunin...e...bai etorkiñak eta bai bertako jentik...ba...danok ikastendou ondarrutar eta danok etxendou ondarrutar berba...ta bueno...eztai ze gexa esan.

BATUAZ:
Adibidez, “zambru”. “Zambru” da...ba Ondarrun, mendira joatean, ba...makila bat hartu eta hola...fsssh...ateratzen duen zarata, ba...hori da, “zambru”. Gero, badago beste hitz bat: “ixkiri”. “Ixkiri” da...“langostiño” txikia (barrez hasten da), itsasoko arrain bat, bueno eta horrela mila adibide, beste esaera zahar eta badauzkagu, hainbat hitz bereziak direnak eta bakarrik Ondarrun esaten ditugunak, eta ba...hori guretzako poztekoa da, nola euskara, batez ere gure euskalkia, nola mantendu den urteetan zehar, eta bihurtu da, azkenean, egunerokotasunean erabiltzen dugun gauza bat. Eta ikusten ditugu beste euskaldun edo herri euskaldunetan, euskara gero eta gutxiago hitz egiten dela (erlatibozkoa)edo galtzen doan. Ordea, Ondarrun, jende askok egiten du euskaraz eta egunik egun...e...etorkin eta bertako jendeak denok ikasten dugu ondarrutar eta denok hitz egiten dugu ondarrutar...eta ez dakit zer gehiago esan.

Testuari erreparatuz, berez ezingo genuke testu-motatzat sailkatu, hitzezko mezua baita. Baina testuratzerakoan taldekatu behar denez, narrazio testu bat dela ikus dezakegu; igorlearen nahia informazioa helaraztea da (kasu honetan euskararen inguruko arloen ingurukoa). Hartzaileak bere baitan hausnarketa sortzeko nahia zeharka adierazten duela uste dut eta beraz, “deigarria” da zeharka.
Edukiari erreparatuz, Ondarruko euskalkiaz ari zaigu. Bai eta euskara batuarekin alderatuz dituen aldaera edo hitz propioez (azkeneko hauez oso harro dago). Honetaz aparte, hitztunen kopurua aipatzen du. Nafarroako hiztunekin alderatuz, Bizkaian euskara gehiago “entzuten dela” esaten du.
Euskararen erabileraren kontuan, hartu beharko liratekeen zenbait neurri aipatzen ditu, eta erakunde edo instituzioen eginbeharraren garantzia azpimarratzen du. Legaltasunak eta ofizialtasunak ekarriko lituzkeen aurrerapausoen berri ematen digu, eta ofizialtasun ezak nahiz legaltasun ezak dakartzaten alderdi txarrak azaltzen ditu.
Bizkaia (Ondarru) eta Nafarroa alderatzen baditu ere, Arabaren kasua agertzen zaigu. Non bere egoeragatik, euskararen erabileraren aldatzea justifikatzen duen. Ikastolek jaso beharko lituzkeen laguntzak faltan botatzen ditu eta hauen ezinbestekotasuna azpimarratzen du.
Bukatzeko, zahar eta gazteen arteko erabileran aurkitzen diren ezberdintasunak aipatuz agurtzen da, aldez aurretik Euskal Herri Euskaldun baten premiaren berri emanez.


           






Jon Hualde Aldunate

No hay comentarios:

Publicar un comentario