Orixe. Santa Kruz
Apaiza (Lizarragari)
Mandataria bidalita Uitzira jaitsi nintzen, eta han egon
nintzen erantzunaren begira, arratsaldeko bostak arte. Alfer alferrik. nire
gogo ona eta menpera-nahia aintzat hartu gabe, Goizuetara jo zuen, eta nik
Leitzara gau egitera. Han nire lagunek esan zidaten nire eskabideetara ez zela
etorriko, apaizak beren egitekoetan ari behar omen dutela. Muzin hori niri egin
arren, atzetik joan nintzaion, bidean okerren bat gerta lekiokeen bildurrez,
giputz gazte gizagaixo haietaz kupituta. Gaueko hamarretarako Lesakan nintzen,
eta biharamun goizeko zortzi eta erdietan Lizarragak dei egin dio nirekin
etorri den buruzagi bati, doala Igantzira, ni aipatu ere gabe.
Beraz, nirekin adiskidetzeko noiz edo noiz azaldu duen gogoa
azal-huskeria eta itxurakeria da garbi garbi hitz egingo dut, ohi bezala: ez
dut eramango aurrerakoan holako muzinik, eta ez diot bururik makurtuko.
Jakinaren gainean jartzen dut, eta adieraz diezaiela nire adiskideei eta
etsaiei nire jokabidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario